lunes, 18 de febrero de 2013

#liburuak #ekonomia | Ekonomialari harrituen manifestua : krisia eta zorrak Europan


Ekonomialari harrituen manifestua : krisia eta zorrak Europan : 10 ebidentzi faltsu eta eztabaidarako 22 neurri, irtenbidea aurkitzeko / Philippe Askenazy... [et al.] ; itzulpena, Inma Errea ; hitzaurrea, Joxerra Senar
Denonartean, Berriozar, Navarra : 2011.
82 p.
ISBN 9788496634749

Economía política
Biblioteca Sbc Apren dizaje A-33 EKO
http://millennium.ehu.es/record=b1755098~S1*spi

Manifestu honen sinatzaileek aldarrikatzen dute «ekonomialariek beren gain hartu behar dituztela gizartearen aurrean dituzten erantzukizunak». Haien ustez, manifestuak krisi ekonomikoari buruzko «zalantzak hitzez eta kontzeptuz hornitzen» laguntzen ahal die herritarrei. Horretarako, «zen bait ebidentzia faltsu» kritikatzen dituzte, eta «proposamen batzuk zirriborratzen». Ekonomialari harrituen iritziz, eko nomiaren zientziak gogoan hartu behar du «herritarrei dagokiela, ez adituei, elkarrekin eta demokratikoki deliberatuta erabakitzea jardun ekonomikoaren hel buruak». Gogorarazten digute «krisi hau ez dela krisi ekonomiko huts bat», eta atzean krisi soziala, ekologikoa eta geopolitikoa dituela. Manifestuaren bidez jakinarazi nahi diote jendeari «zientzia eko nomikoaren zeregina argi egitea» dela «aukera posible ugarien gainean», «eta ez herritarren ordez erabaki nahi izatea». Manifestua 2010eko irailean argitaratu zuten. Ordutik hona krisia areagotu da, eta manifestuak ez du gaurkotasun izpirik galdu. Are gehiago, Europan gerora bizitako porrotak eta une larriak iragarrita daude manifestuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario