viernes, 27 de mayo de 2011

#liburuak #desobedientzia | Haserretu zaitezte!



Haserretu zaitezte! / Stephane Hessel ; itzulpena, Inma Errea.

Denonartean, Berriozar, Navarra : 2011.

ISBN 9788496634626
Biblioteca Sbc Investigación 341.231.14 HES


Stéphane Hesselen “Indignez-vous “! liburua denonartean argitaletxeak euskaraz plazaratu du. «93 urte. Amaiera ez dago oso urrun. Zorte handia da hori profitatu ahal izatea gogora ekartzeko nire konpromiso politikoaren oinarria izan dena, hots, Erresistentziaren Kon­tseilu Nazionalak orain dela hirurogeita sei urte osatutako programa!» Zorte handia dugu Buchenwaldeko eta Dorako eremuetatik onik irten eta 1948ko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren erre­­­­daktore izan ostean Frantziako Enbaxadore eta Ohorezko Legioaren Komendadore izendatua izandako Erresistentziako kide aparta honen eskarmentuaz elikatzen ahal izateagatik! Stéphane Hesselen aburuz, «Erresistentziaren funtsezko arrazoia haserrea izan zen». Egia da, gaur egungo mundu konplexu honetan haserretzeko arrazoiak ilunagoak irudituko zaiz­kigu apika, nazismoaren garaian baino. Baina, «bilatu, aurkituko duzue-eta»: arras pobre direnen eta arras aberats direnen arteko alde gero eta handiagoa, Lurraren egoera, paperik gabekoei, etorkinei eta ijito errumaniarrei ematen zaien tratua, «beti gehiago» lortzeko lasterketa, lehia, finantza-merkatuen diktadura bai eta Erresistentziaren lorpenak (erretretak, Gizarte Segurantza...) merke saldu izana ere... Eraginkorra izateko, orain, iraganean bezala, sarean aritu behar da: horren adibide dira Attac, Amnesty International, Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioa eta enparauak. Beraz, Stéphane Hesseli sinetsi ahal diogu, eta orpoz orpo jarraitu, «matxinada baketsu baten alde» deia egiten duenean.

Estekak
Sustatu | Haserretu zaitezte!

Dokumentazioa


'Haserretu zaitezte!', matxinadarako dei bat salmenta markak hausten
Milioi bat ale salduta, mundura zabaltzen ari da Stephane Hesselen 'Indignez-vous !', eta euskarara ere itzuli dute
Juan Luis Zabala | Berria, 2011-03-03

'Haserretu zaitezte!', erreboltarako gonbite arrakastatsua, euskaraz
Denonartean edizio etxe nafarrak eman du argitara Stéphane Hessel frantizarraren liburuxka asaldatzailea
N. A. | El Diario Vasco, 2011-03-02

No hay comentarios:

Publicar un comentario