Haserretu zaitezte! / Stephane Hessel ; itzulpena, Inma
Errea.
Denonartean, Berriozar, Navarra : 2011.
ISBN 9788496634626
Biblioteca Sbc Investigación 341.231.14 HES
Stéphane Hesselen “Indignez-vous “! liburua denonartean
argitaletxeak euskaraz plazaratu du. «93 urte. Amaiera ez dago oso urrun. Zorte
handia da hori profitatu ahal izatea gogora ekartzeko nire konpromiso
politikoaren oinarria izan dena, hots, Erresistentziaren Kontseilu Nazionalak
orain dela hirurogeita sei urte osatutako programa!» Zorte handia dugu
Buchenwaldeko eta Dorako eremuetatik onik irten eta 1948ko Giza Eskubideen
Deklarazio Unibertsalaren erredaktore izan ostean Frantziako Enbaxadore eta
Ohorezko Legioaren Komendadore izendatua izandako Erresistentziako kide aparta
honen eskarmentuaz elikatzen ahal izateagatik! Stéphane Hesselen aburuz,
«Erresistentziaren funtsezko arrazoia haserrea izan zen». Egia da, gaur egungo
mundu konplexu honetan haserretzeko arrazoiak ilunagoak irudituko zaizkigu
apika, nazismoaren garaian baino. Baina, «bilatu, aurkituko duzue-eta»: arras
pobre direnen eta arras aberats direnen arteko alde gero eta handiagoa,
Lurraren egoera, paperik gabekoei, etorkinei eta ijito errumaniarrei ematen
zaien tratua, «beti gehiago» lortzeko lasterketa, lehia, finantza-merkatuen
diktadura bai eta Erresistentziaren lorpenak (erretretak, Gizarte
Segurantza...) merke saldu izana ere... Eraginkorra izateko, orain, iraganean
bezala, sarean aritu behar da: horren adibide dira Attac, Amnesty
International, Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioa eta enparauak. Beraz,
Stéphane Hesseli sinetsi ahal diogu, eta orpoz orpo jarraitu, «matxinada
baketsu baten alde» deia egiten duenean.
Estekak
Sustatu | Haserretu zaitezte!
Dokumentazioa
'Haserretu zaitezte!', matxinadarako dei bat salmenta markak
hausten
Milioi bat ale salduta, mundura zabaltzen ari da Stephane
Hesselen 'Indignez-vous !', eta euskarara ere itzuli dute
Juan Luis Zabala | Berria, 2011-03-03
'Haserretu zaitezte!', erreboltarako gonbite arrakastatsua,
euskaraz
Denonartean edizio etxe nafarrak eman du argitara Stéphane
Hessel frantizarraren liburuxka asaldatzailea
N. A. | El Diario Vasco, 2011-03-02
http://www.diariovasco.com/v/20110302/cultura/haserretu-zaitezte-erreboltarako-gonbite-20110302.html